Tronbina odolaren gatzapen prozesuan parte hartzen duen funtsezko entzima da. Prozesu horretan fibrinogeno izeneko proteina disolbagarria fibrina izeneko proteina disolbaezina bihurtzen da, tronbina izanik bilakaera hori katalizatzen duen entzima.

Tronbina
Egitura erabilgarri
PDBOrtologoaren bilaketa: PDBe RCSB
Identifikatzaileak
AliasakF2 (HUGO), PT, RPRGL2, THPH1, coagulation factor II, thrombin
Kanpoko IDakOMIM: 176930   MGI: 88380   HomoloGene: 426   GeneCards: F2   OMA: F2 - orthologs
Genetikoki lotutako gaixotasunak
hypoprothrombinemia Itzuli dezakezu, hiperkoagulazio Aldatu dezakezu [1]
Drogaren xedea
dabigatran Itzuli dezakezu, ximelagatran Itzuli dezakezu, dabigatran etexilate Itzuli dezakezu, argatroban Itzuli dezakezu [2]
Wikidata
Ikusi/Editatu giza geneaIkusi/Editatu saguaren genea
Fibrinogeno → Fibrina

Tronbina 36 eta 259 aminoazido dituzten bi kate polipeptidikoz osaturik dago. Bi kate horiek lotura disulfurikoen bidez elkarturik daude.

Tronbina protronbina izeneko molekula batetik sortzen da. Bilakaera horretan parte hartzen duen entzima tronboplastina da, odoleko plaketek askatzen dutena odol-hodi batek kalte handia jasotzen duenean. Tronbina sortzeko prozesuan K bitaminak eta kaltzio ioiek funtsezko zeregina burutzen dute.

Tronbinari esker sortzen den fibrina odol-koaguluaren sortzailea da, odoljarioak ekiditen dituena.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu