Der Name der Rose
Der Name der Rose (euskaraz Larrosaren Izena, ingelesez The Name of the Rose, italieraz Il nome della rosa, frantsesez Le nom de la rose) 1986ko Jean-Jacques Annaud frantses zinema zuzendariaren historia-suspensezko filma bat da. Umberto Eco idazlearen Larrosaren izena eleberrian oinarritua dago. Bertan, Sean Connery, Christian Slater, Michael Lonsdale, F. Murray Abraham, Ron Perlman eta Valentina Vargas aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatu1327. urtea, Frai Gilen Baskervillegoa (Sean Connery) frantziskotar fraidea eta antzina inkisidorea izana eta haren laguntzailea den Adso Melkoa (Christian Slater) fraide gaztea, Italiako iparraldeko beneditar abade-etxe batetara iritsi berriak dira, bertan jazo berri den Adelmo Otrantokoa miniaturistaren heriotz misteriotsua ikertzeko deitu baidituzte. Haien egonaldian zehar, bertako fraide batzuk desagertu eta gutxira hilik agertuko dira, ondorioz gainontzeko fraideen artean izua eta deabruaren gauza delako zurrumurrua zabalduko da. Gilen eta Adso ikertuz doazen heinean gertakariak argitzen joango dira, hilketak direla frogatu, eta irriaren zilegitasuna eta ustezko liburu hiltzaile batekin lotura dutela jabetuko dira.
Aktoreak
aldatu- Sean Connery: Gilen Baskervillegoa
- Christian Slater: Adso Melkekoa
- Dwight Weist: Adso zaharra (narratzailea)
- Helmut Qualtinger: Remigio Voraginekoa
- Elya Baskin: Severino Sant'Emmeranokoa
- Michael Lonsdale: Abadea
- F. Murray Abraham: Bernardo Gui
- Volker Prechtel: Malakias Hildesheimgoa
- Feodor Chaliapin Jr.: Jurgi Burgoskoa
- William Hickey: Ubertino Casalgoa
- Michael Habeck: Berenger Arundelgoa
- Urs Althaus: Benantzio Salvemecoa
- Valentina Vargas: Neska
- Ron Perlman: Salbatore
- Leopoldo Trieste: Mikel Cesenekoa
- Franco Valobra: Jeronimo Kaffakoa
- Vernon Dobtcheff: Hughes Newcastlegoa
- Donald O'Brien: Pedro Assisikoa
- Andrew Birkin: Cuthbert Winchestergoa
- Lucien Bodard: Bertrand Pogettokoa kardenala