Karlota Luxenburgokoa
Itxura
Karlota Nassau-Weilburg eta Bragantzakoa, jaiotzez Charlotte Adelgonde Élise/Elisabeth Marie Wilhelmine (Colmar-Berg, 1896ko urtarrilaren 23a - Fischbach, 1985eko uztailaren 9a) Luxenburgoko dukesa izan zen 1919-1964 bitartean. Maria-Adelaid ahizparen ondorengoa izan zen, eta 1964an Joan printzea bere semearen alde abdikatu zuen. I. Mundu Gerran Alemaniaren aldeko zelako fama zabaldu zen. II. Mundu Gerran Kanadara[1] ihes egin zuen. Bere erreinaldian Luxenburgo Europa modernoan txertatu zen: bi bider aldatu zen konstituzioa (1919 eta 1948).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/3/11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Frantsesez) Bernier Arcand, Philippe. (2010). «L’exil québécois du gouvernement du Luxembourg» Histoire Québec 15 (3): 19–26. ISSN 1201-4710. (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).