Vladimir Korolenko
Itxura
Vladimir Korolenko | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zhytomyr, 1853ko uztailaren 15a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Ukrainian State Ukrainako Herri Errepublika Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista |
Talde etnikoa | ukrainarra |
Heriotza | Poltava, 1921eko abenduaren 25a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Poltava |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Evdokiya Ivanovskaya (en) (1886 - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Teknologiako Estatu Institutua |
Hizkuntzak | errusiera ukrainera poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, autobiografialaria, literatura-kritikaria, kazetaria, autorea, prosalaria eta iritzi-kazetaria |
Kidetza | San Petersburgoko Zientzien Akademia |
Vladimir Galaktionovitx Korolenko (ukraineraz: Володимир Галактионович Короленко, Volodymyr Halaktyonovych Korolenko; errusieraz: Влади́мир Галактио́нович Короле́нко; Zhytomyr, Errusiar Inperioa, 1853ko uztailaren 27a - Poltava, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista, 1921eko abenduaren 25a) errusiar idazle eta kazetaria izan zen, jatorriz ukrainarra. San Petersburgoko Unibertsitatetik bota egin zuten elkarte sekretu bateko kide izateagatik, eta Siberiara (Jakutia) erbesteratu zen (1881-1884). Hurrengo urtean eman zuen argitara lehen narrazioa, Son Makara (Makarren ametsa) izenburupean, Jakutiako bizimodua islatzen zuena. Aipagarria da, halaber, Istoriya moyego sovremennika (1905-1921, Nire garaiko historia) obra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.